2020/11/18

MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREN BISITA

MIREN AGUR MEABEREN BISITA

 Azaroaren 16an Miren Agur Meabe idazlea etorri zen gelara, 5. mailan ”Errepidea” liburua irakurri genuen, berak idatzita. Azkenean kobid-19ren erruz, ezin izan zen etorri, eta aurten etorri da, eta liburu honi buruz hitz egin zigun.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen eta liburua hobeto ulertzeko lagundu zigun.  Liburuaren inguruan genituen galderak edo zalantzak guztiak erantzun zituen.

Miren Agur oso jatorra izan zen, eta oso ondo azaldu zituen gauzak.

 

Oso gustura egon ginen!




GAZTANIERRE 2020


 

UXUA "SCRIPT" ADITUA

UXUA ADITUA


Gu “pelikulak eta telesailak” proiektua egiten ari gara. Orduan aditu baten laguntza behar genuen gure pelikula egiteko.


Uxua “script” lanetan aritzen da eta gure gelara gonbidatu genuen. Script-a zuzendariaren laguntzailea da. Berak eszenen detaileak idazten ditu.


Berak azaldu zigun zer behar den eta zein pauso jarraitu behar ditugun pelikula bat egiteko. Asko lagundu zigun.


Orain gure txanda da! Lanean ari gara gure pelikula aurrera ateratzeko!


Eskerrik asko Uxua!!!