2020/03/25

5.B TALDEA: MARKO POLO ETA ZETAREN BIDEA

Lehen hiruhileko JOSKETA proeiktuarekin lotuta, gorputz hezkuntzako saioetan (azarotik otsailera) Marko Polok Italiatik Txinara zeta eskuratzeko egindako bidaiaren urratsak jarraitzen egon gara. Bidaia luzea, gogorra eta oztopoz beterikoa izan da, Marko Polo eta bere taldekideentzat bezala, guretzat ere benetako abentura izanik. Ondorengo bideoetan "Marko Polo eta zetaren bidea"-n ikasleek gainditu behar izan dituzuen erronka eta oztopoak gogoratu ahal izango dituzue. Zorionak guztioi talde-lanean bikain aritu izan zaretelako!!!

5.A TALDEA: MARKO POLO ETA ZETAREN BIDEA

2020/03/24

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Kaixo guztioi

Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/ ) sortu dugu eta bertan asteko egun bakoitzerako hainbat proposamen eta ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko. Dantzak, materiala berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz adierazpena, malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun edo gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena egitea, baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan beroketa proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta amaieran lasaitzeko hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete, egiten duzuenaren bideoak, argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako blogean zintzilikatu ditzaket (bideo-montaiak eginez, adibidez), edo besterik gabe email bidez zuek egiten zoazten jardueren berri jakitea gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu zaizuen, zailtasunik izan duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste jardueraren bat proposatu nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) igor.azurmendi@sanandreshlhi.eus helbidera idatzi.
Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik…
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
Igor