2018/09/24

BERTIZ 4.MAILA


BERTIZKO BARNETEGIA

 Irailak  17an  Ego -gainera   joan ginen eta autobusez Nafarroako  Narbarte  herriraino  heldu  ginen. Han  Bertizeko   barnetegia  ezagutu  genuen  eta  gure  abentura  hasi  zen !!!
Bertizko ekintzetako bat tirolina izan zen.
Lehenengo egunean bi tirolina probatu genituen, bat motza eta bestea luzea. Bigarren egunean lau tirolina luze probatzeko aukera izan genuen.
Hasieran beldur piska bat ematen zigun baina kaskoa eta arnesa ipinita ez zegoen arriskurik. Arnesak hiru zulo zituen, bat handia gerriraino sartzeko eta beste bi hankak sartzeko. Lehenengo eguneko arnesak polea bat zuen eta bigarrenekoak bi. Beldurra gainditu eta gero oso ondo pasa genuen eta pila bat gozatu genuen. Oso esperientzia polita izan zen.

Arratsaldean  autobusa  hartu  eta  baserri     batera   heldu  ginen. Han Xanti  eta  Edurne   itxoiten   zeuden. Xantirekin erreka  bat   ikustera  joan  ginen. Bertan iturburu batetako ur freskoa eran genuen. Ibai ondoan  konpuerta  bat zegoen ura errotara joateko eta Xantik  manibela batekin erakutsi zigun nola zabaltzen zen konpuerta  ura errotaraino joateko.
Gero errotara joan ginen  arto irina nola egiten zen ikustera. Errotako urak
harri gorria mugitzen zuen eta horrela artoa irina bihurtu zen. Irin horrekin taloak egitera joan ginen .
Taloak  egiteko arto irina, ur beroa eta gatza ekarri zuten Bakoitzak masa zatitxo bat hartu genuen gure taloa ondo nahasteko eta forma emateko.  
Ondoren  plantxan jarri genituen eta handik gutxira txokolatea sartu eta jan genituen.
Goxo-goxoak zeuden!!!
 Denbora librea ere izan genuen eta futbolean, saskibaloian, futbolinean eta kadenetara jolasten genuen, porteriatik zintzilikatzen ginen eta masajeak ematen eta jasotzen  oso gustora egoten ginen. Aterpearen beste aldean txirrista zegoen eta han ere gustura ibiltzen ginen.  Mikel monitorearekin alemanera jolasten ikasi genuen.
Lehenengo gauean, afaldu eta gero kanpora atera ginen jolastera oso giro ona egiten zuelako eta bigarren gauean diskoteka egin genuen!

Hiru egun hauetan primeran pasatu dugu!!!