2019/11/07

JOSTEN



JOSTEN

Kaixo! Gu 5.mailako ikasleak gara.  
Gure proiektua JOSKETA da, urriaren 25ean josten aritu ginen.
Etxetik oihala ekarri genuen eskolara. Apurtzen ez den oihala erabili genuen.
Josten probatzeko botoi bat eman ziguten. Askorentzat lehenengo aldia izan zen.
Hasteko haria  orratzeko zuloan sartu behar genuen (asko kostatu zitzaigun).
Gero orratza oihalaren alde batetik bestera pasatzen genuen.
Askori hariari  korapiloa egitea ahazten zitzaien, eta beste askok ez zekiten korapiloa egiten.
Horrela ibili ginen denboraldi bat, josi eta josi.
Batzuk beste batzuk baino hobeto pasatu genuen, baina denak ondo.




No hay comentarios:

Publicar un comentario