ANGELA ADITUAREN BISITA
5.mailakoak adituaren
bisita azalduko dizuegu.
Urriaren 31an Stradivariuseko
langilea den Angela etorri zen eskolara, Stradivariusek nola funtzionatzen duen
azaltzera.
Azaldu zigun nola aurkitu zuen
lana, aplikazio baten bidez, Infojob izenekoa.
Baita ere azaldu zigun Stradivarius
denda kate baten barruan dagoela. Kate hau Inditex deitzen da. Inditexen denda gehiago daude, adibidez: Bershka, Zara,
Pull and Bear, Zara home…e.a.
Inditexeko jabea Amancio
Ortega da.
Stradivariusen 8 langile daude
lanean eta bakoitzak bere laneko zenbakia duela esan zigun. Langile bakoitzak
bere lanpostua dauka: kutxan, biltokian, arduraduna…euren ordutegia 14 ordukoa
da beraz, txandaka egiten
dute; batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez. Beherapenetan langile gehiago
kontratatzen dituzte jende gehiago dagoelako erosten.
Stradivariusera arropak
kamioietan eta kutxetan heltzen dira , 50 kutxa inguru astean. Arropa heltzen
denean biltegira eramaten dira eta kajetatik ateratzen da, plastikoetatik ere
eta etiketatu egiten dira. Ondoren arropen sailkapena egiten dute biltegian
gordetzeko. Sailkapena familiaka egiten
dute, adibidez :
Jertseak, soinekoak,
kamisetak, koloniak,bufandak,
prakak, poltsak eta abar.
Arropa apurtuta baldin badago
etiketa hori bat ipintzen da eta bueltatzearen arrazoia idazten dute bertan.
Arropa dendan kokatzeko plano
batzuk ematen dizkiete eta langileak arropak antolatu egin behar dituzte.
Horretarako altzari desberdinak dituzte,
altzari bakoitza bere izena
du: zuhaitza, pin pon, bañera, golosina eta abar. Altzari bakoitzak bere lekua daka,ispiluaren aurrean, kutxaren
alboan…saldu nahi dutenaren arabera.
Arroparen prezioa ez dute
langileek jartzen, ipinita dator
fabrikatik. Herrialde ezberdinetan arropa berdinak prezio desberdina du. Frantziatik jende asko dator
Donostiako Zarara arropa berdina merkeagoa delako.
Oso gauza interesgarriak ikasi
genituen, eta oso gustora egon ginen!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario