2019/11/12

ANGELA ADITUAREN BISITA


ANGELA ADITUAREN BISITA

5.mailakoak adituaren bisita  azalduko dizuegu.

Urriaren 31an Stradivariuseko langilea den Angela etorri zen eskolara, Stradivariusek nola funtzionatzen duen azaltzera.

Azaldu zigun nola aurkitu zuen lana, aplikazio baten bidez, Infojob izenekoa.
Baita ere azaldu zigun Stradivarius denda kate baten barruan dagoela. Kate hau  Inditex deitzen da. Inditexen  denda gehiago daude, adibidez: Bershka, Zara, Pull and Bear, Zara home…e.a.

Inditexeko jabea Amancio Ortega da.

Stradivariusen 8 langile daude lanean eta bakoitzak bere laneko zenbakia duela esan zigun. Langile bakoitzak bere lanpostua dauka: kutxan, biltokian, arduraduna…euren ordutegia 14 ordukoa
da beraz, txandaka egiten dute; batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez. Beherapenetan langile gehiago kontratatzen dituzte jende gehiago dagoelako erosten.

Stradivariusera arropak kamioietan eta kutxetan heltzen dira , 50 kutxa inguru astean. Arropa heltzen denean biltegira eramaten dira eta kajetatik ateratzen da, plastikoetatik ere eta etiketatu egiten dira. Ondoren arropen sailkapena egiten dute biltegian gordetzeko. Sailkapena  familiaka egiten dute, adibidez :
Jertseak, soinekoak, kamisetak, koloniak,bufandak,
prakak, poltsak eta abar.
Arropa apurtuta baldin badago etiketa hori bat ipintzen da eta bueltatzearen arrazoia idazten dute bertan.

Arropa dendan kokatzeko plano batzuk ematen dizkiete eta langileak arropak antolatu egin behar dituzte. Horretarako altzari desberdinak dituzte,
altzari bakoitza bere izena du: zuhaitza, pin pon, bañera, golosina eta abar. Altzari bakoitzak bere  lekua daka,ispiluaren aurrean, kutxaren alboan…saldu nahi dutenaren arabera.
Arroparen prezioa ez dute langileek  jartzen, ipinita dator fabrikatik. Herrialde ezberdinetan arropa berdinak prezio  desberdina du. Frantziatik jende asko dator Donostiako Zarara arropa berdina merkeagoa delako.

Oso gauza interesgarriak ikasi genituen, eta oso gustora egon ginen!!!!








2019/11/07

JOSTEN



JOSTEN

Kaixo! Gu 5.mailako ikasleak gara.  
Gure proiektua JOSKETA da, urriaren 25ean josten aritu ginen.
Etxetik oihala ekarri genuen eskolara. Apurtzen ez den oihala erabili genuen.
Josten probatzeko botoi bat eman ziguten. Askorentzat lehenengo aldia izan zen.
Hasteko haria  orratzeko zuloan sartu behar genuen (asko kostatu zitzaigun).
Gero orratza oihalaren alde batetik bestera pasatzen genuen.
Askori hariari  korapiloa egitea ahazten zitzaien, eta beste askok ez zekiten korapiloa egiten.
Horrela ibili ginen denboraldi bat, josi eta josi.
Batzuk beste batzuk baino hobeto pasatu genuen, baina denak ondo.