2019/02/18

Museora bisita


MUFOMI MUSEOA IKUSTEKO IRTEERA ELGOIBARRERA

Mineralen proiektuarekin genbiltzala, Mufomi museora joateko aukera izan genuen.
Mufomi Elgoibarren dago eta bertan mineralak eta fosilak ikus daitezke.
2019ko urtarrilaren 25ean goizeko 10:14ean trena hartu behar genuen Toletxegainera  joateko. 9:00etan sartu ginen eskolan eta 9:45ean tren geltokira joateko prestatu ginen. 10:00etan heldu ginen Eibarko tren geltokira. Taldeko txartelarekin sartu behar ginenez makinistak zabaldu zigun atea. Zubia pasatu genuen Donostiarantz joateko eta trena etorri bitartean Saxo izeneko txakur batekin jolastu genuen.

Heldu ginean bi taldetan banatu ginen, 4.A eta 4.B.
Belenek eta Maitek adostu zuten Belenen gela museora joatea lehenengo eta gu parkera gero txanda egiteko. Euri asko egiten zuen baina  parkea estalita zegoen eta ez ginen batere busti. Parkean oso ondo ibili ginen  jolasean, ordu erdian gutxi gorabehera,  eta ondoren museora joan ginen.
Museoan sartu ginenean eskuma aldean dinosauro erraldoi bat ikusi genuen eta izkina batean laga genituen txamarrak.
Han zegoen mahai baten inguruan jartzeko esan ziguten eta  pila bat galdera egin genizkion Javiri.  Javi Vargas museoaren jabea da eta berak erakutsi zigun museoa. Galderak egin ondoren Javik esan zigun 2.000 mineral eta 4.000 fosil zeudela. Oso gauza interesgarriak azaldu zizkigun eta adi-adi gustura egon ginen berari entzuten.
Mineral eta fosil asko ikusi genituen eta bukatzeko, bosteko taldetan kabina batean sartu ginen. Kortina itxitakoan, Debak argiak itzali zituen eta mineralak fosforitoak ikusten ziren, oso politak.
Museotik atera ginenean, ilaran jarri eta tren geltokira abiatu ginen. Tren geltokian 4A taldearekin elkartu ginen eta trena etorri zenean, trenean sartu eta hamabiak eta laurden inguruan heldu ginen Eibarrera.



















No hay comentarios:

Publicar un comentario