Kaixo guztioi
Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko
proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/ ) sortu dugu eta bertan asteko egun
bakoitzerako hainbat proposamen eta ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko.
Dantzak, materiala berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz
adierazpena, malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik
aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun edo
gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena egitea,
baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan beroketa
proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta amaieran lasaitzeko
hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete, egiten duzuenaren bideoak,
argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako blogean zintzilikatu ditzaket
(bideo-montaiak eginez, adibidez), edo besterik gabe email bidez zuek egiten
zoazten jardueren berri jakitea gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu
zaizuen, zailtasunik izan duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste
jardueraren bat proposatu nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) igor.azurmendi@sanandreshlhi.eus helbidera idatzi.
Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu
gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik…
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
Igor
No hay comentarios:
Publicar un comentario