BERTIZKO BARNETEGIA
Irailak
17an Ego -gainera joan ginen eta autobusez Nafarroako Narbarte
herriraino heldu ginen. Han
Bertizeko barnetegia ezagutu
genuen eta gure
abentura hasi zen !!!
Bertizko ekintzetako bat
tirolina izan zen.
Lehenengo egunean bi
tirolina probatu genituen, bat motza eta bestea luzea. Bigarren egunean lau
tirolina luze probatzeko aukera izan genuen.
Hasieran beldur piska
bat ematen zigun baina kaskoa eta arnesa ipinita ez zegoen arriskurik. Arnesak
hiru zulo zituen, bat handia gerriraino sartzeko eta beste bi hankak sartzeko.
Lehenengo eguneko arnesak polea bat zuen eta bigarrenekoak bi. Beldurra
gainditu eta gero oso ondo pasa genuen eta pila bat gozatu genuen. Oso
esperientzia polita izan zen.
Arratsaldean autobusa hartu
eta baserri batera
heldu ginen. Han Xanti eta
Edurne itxoiten zeuden. Xantirekin erreka bat
ikustera joan ginen. Bertan iturburu batetako ur freskoa
eran genuen. Ibai ondoan konpuerta bat zegoen ura errotara joateko eta Xantik manibela batekin erakutsi zigun nola zabaltzen
zen konpuerta ura errotaraino joateko.
Gero errotara joan ginen
arto irina nola egiten zen ikustera. Errotako
urak
harri gorria mugitzen
zuen eta horrela artoa irina bihurtu zen. Irin horrekin taloak egitera joan
ginen .
Taloak egiteko arto irina, ur beroa eta gatza ekarri
zuten Bakoitzak masa zatitxo bat hartu genuen gure taloa ondo nahasteko eta
forma emateko.
Ondoren plantxan jarri genituen eta handik gutxira
txokolatea sartu eta jan genituen.
Goxo-goxoak zeuden!!!
Denbora librea ere izan genuen eta futbolean,
saskibaloian, futbolinean eta kadenetara jolasten genuen, porteriatik
zintzilikatzen ginen eta masajeak ematen eta jasotzen oso gustora egoten ginen. Aterpearen beste aldean
txirrista zegoen eta han ere gustura ibiltzen ginen. Mikel monitorearekin alemanera jolasten ikasi
genuen.
Lehenengo gauean, afaldu
eta gero kanpora atera ginen jolastera oso giro ona egiten zuelako eta bigarren
gauean diskoteka egin genuen!
Hiru egun hauetan
primeran pasatu dugu!!!